lunes, 12 de enero de 2009

UNITATE DIDAKTIKOA: EUSKAL MINTZAIRA BERTSOLARITZA BIDEZ

DATU OROKORRAK:

12 urte eta 20 ikasleko taldea dauzkat. Hiru atzerritarrak dira, baina nahiko integraturik daude, beraien euskara maila ez delarik besteena baino txarragoa. Inguru euskalduna daukate, baina euskara erabilera exkaxa dute. 13 neska dira eta 7 mutilak.

DIAGNOSTIKOA

Euskara maila txarra ez daukaten arren, euskararen erabilera ez dute egokia. Bertsolaritzaren aurre ezagutza badaukaten arren, nahiko teorikoa da. Euskararen ahozkotasunean dauzkate arazo gehien

Talde elkartua den arren, motel xamarrak dira, ez dute iniziatiba handirik

JARDUERAREN IZENA

Bertsolaritzaren praktikara hurbilpena.

HELBURU OROKORRA

Bapateko bertsolaritzara hurbilpena.Bertsolaritzara gerturatzea eta eduki orokorrak barneratzea. Horrez gain, bertsolaritzaren bidez, sormenarekin lehen kontaktua edukitzea.

HELBURU ESPEZIFIKOAK

Bertsolaritza instrumentu hartuz, euskararen ahozkotasuna eta erabilera hobetzea.

Beraien autonomia handitzea, gelan daukaten parte hartzea landu nahi dugu, beraien segurtasuna indartzeko.

Bertsolaritzarekin gozatu eta bere sentitzea.

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

Euskararen ahozkotasuna eta erabilera

PROZEDURAZKO EDUKIAK

Taldeka bertsoak osatzen jarriko ditut

Bertsoak osatu ondoren, gelaren aurrean kantatu beharko dituzte.

JARRERAZKO EDUKIAK

Beraien segurtasuna eta autonomia handitzea.

METODOLOGIA


Hasieran, nik azalpena eta adibidetxoa egingo diet. “Irakaskuntza indibidualizatua”jarriko dut martxan.

Aurkikuntza gidatua izango da nik erabilitako metodología taldeka ipintzean. Nik bidea irakatsiz, beraiek aurkituko dituzte nire galderen erantzunak.

IRAKASLEAREN ROLA

Aurreko metodologia erabiltzekotan nire paperak dinamikoa izan behar du. Denen partehartzea bilatu behar dut uneoro eta batez ere, istorioen azalpenean eta alde teorikoan esandakoan sinetsi behar dut.

IKASLEAREN ROLA

Ikasleak aurkikuntza gidatu batean jarduteko, irakaslearen antzera dinamikoa izan behar du. Bere burua eramaten utzi behar du. Interesa azalduko duena eta ikertzeko eta jakiteko gogoa duena.

TALDEAREN ANTOLAKETA

“U” eran kokatuko gara klasean, errazagoa izan dadin atentzioa erakartzea.Talde handian hasiko gara lanean alderdi teorikoan.
Oin batekin inprobisazioan hastean banaka ariko gara lanean. Hortik aurrera 4-ko taldetan.

DENBORAREN BANAKETA

Aurkezpena eta azalpenak……………………………10 minutu

Sormen atala………………………….. ……………40 minutu

BALIABIDEAK

Nire jakintza eta bertsolaritzako pertsonaien bibliografia.
Bideoa eta radiokaseta.
Ematen dizkiedan ariketak

EBALUAKETA

Klasean bertan:

Nik arbelean azaldutako kontzeptuak ariketen bidez azaldu beharko dute ulertu dituzten hala ez. Zuzenketan. Gela osoaren partehartzea bilatzen saiatuko naiz..
Alderdi praktikoan, etengabe beraiei laguntzen egongo naiz, aurretik ulertu dutenean arreta jarriz. Ondoren kantatu egingo ditugu eta hor aztertuko ditut emaitzak.

Klasetik kanpo:

Beraien ariketak eramango ditut. Bulego orduetan, aztertu egingo ditut. Hurrengo klasearen hasieran, ikasitako historiaren errepaso bat aurreikusiko dut.

No hay comentarios: