PRAKTIKA I
-Nola banatuko zenituzke ordu hauek?Zergatik?
Irakasgaia Orduak astean
Euskara: 7 + 1
Gaztelera: 7
Matematika: 6 + 1
Ingelera: 6
Gizarte Zientziak: 5
Natur Zientziak: 4 + 1
Heziketa fisikoa: 4 + 1
Teknologia: 4
Plastika: 2 + 1
Musika: 2
Erlijioa: 3
Tailerrak: 4
Tutoretza: 1
Giro ez euskalduna aurreikusi genuen. Orokorrean, ikasketekin zailtasunak zituzten haurrak edukiko genituela erabaki genuen.
Hori zela eta, taldearen beharrak zehaztu genituen. Euskara maila exkaxa edukiko dute. Horrez gain, ohizko irakasgai “astunetan” zailtasunak dituzte (matematika, ingelera, natur zientziak…). Pentsatu genuen, oso talde mugituak izango zirela eta ondo etorriko zitzaiela ikastordutan lan praktikoak edukitzea.
Ezaugarri horien baitan, matematikan ordu bete eta natur zientzietan beste ordu bete gehitzea erabaki genuen. Ez dira lehendik dituzten matematika eta natura orduak bezalakoak izango. Matematika eta natur zientzien tailerra bezala planteatuko ditugu. Iruditzen zaigu, erlazionatuegia daukatela matematika eta natur zientziak, ikasgai zail eta astunekin. Ikasgaia arintze aldera, matematika eta natur zientzien praktikotasuna erabiltzen saiatuko gara jolas zein egoera ezberdinekin.
Euskararen alorrean ere, beste ordu bete gehitzea erabaki dugu. Ziurrenik zailtasunak edukiko dituzte euskararekin eta matematika eta natur zientzien eran, arinago eta gustagarriago egiten saiatu behar dugu. Horretarako, euskara tailerrerako izatea pentsatu dugu, erantsitako beste ordu bete hori. Euskararekin trebatu eta ahozkotasuna lantzen saiatu beharko dugu.
Hala ere, eduki ditugu arazo ezberdinak. Jonek plastikari eman nahi zion garrantzi handiagoa. Nik aldiz, tailerrei ematea erabaki nuen. Azkenean, Jonek esaten zuena egitea erabaki genuen. Azken batean, bi ikasgaiak praktikoak eta eskulanekoak ziren. Hori zen biek bilatzen genuena, ikasleek praktikatu zezaten eta beraiek eraikitzeko ikasgaiak izan zitezela. Gainera, ikusirik tailerretan lau ordu genituela eta plastikan soilik bi, orekatzea erabaki genuen.
-Uste al duzu banaketa honek arazoak ekar ditzakeela?Zeinen artean?Zergatik?
Arazoak ekarriko dituzte seguru. Irakasle bakoitzari iruditzen zaio, bere irakasgaia dela garrantzitsuena eta bertan daudela zailtasun handienak. Ziur aski, gehitu ez zaien irakasgaietako irakasleak ez dira ados egongo.
HAUSNARKETA
13 ikasgaietan banatzeko genituen bost ordu. Ez zitzaigun erraza iruditu lana, azken batean, testuingurua zein zen jakin gabe ez zitzaigun erreala iruditzen. Hori zela eta testuingurua definitu genion gure kasuari.
Giro ez euskalduna aurreikusi genuen. Orokorrean, ikasketekin zailtasunak zituzten haurrak edukiko genituela erabaki genuen.
Hori zela eta, taldearen beharrak zehaztu genituen. Euskara maila exkaxa edukiko dute. Horrez gain, ohizko irakasgai “astunetan” zailtasunak dituzte (matematika, ingelera, natur zientziak…). Pentsatu genuen, oso talde mugituak izango zirela eta ondo etorriko zitzaiela ikastordutan lan praktikoak edukitzea.
Ezaugarri horien baitan, matematikan ordu bete eta natur zientzietan beste ordu bete gehitzea erabaki genuen. Ez dira lehendik dituzten matematika eta natura orduak bezalakoak izango. Matematika eta natur zientzien tailerra bezala planteatuko ditugu. Iruditzen zaigu, erlazionatuegia daukatela matematika eta natur zientziak, ikasgai zail eta astunekin. Ikasgaia arintze aldera, matematika eta natur zientzien praktikotasuna erabiltzen saiatuko gara jolas zein egoera ezberdinekin.
Taldeko bi partaideak zientzien arloan ikasitakoak izanik, ez dugu arazo handiegirik eduki goiko aldaketak erabakitzerakoan.
Euskararen alorrean ere, beste ordu bete gehitzea erabaki dugu. Ziurrenik zailtasunak edukiko dituzte euskararekin eta matematika eta natur zientzien eran, arinago eta gustagarriago egiten saiatu behar dugu. Horretarako, euskara tailerrerako izatea pentsatu dugu, erantsitako beste ordu bete hori. Euskararekin trebatu eta ahozkotasuna lantzen saiatu beharko dugu.
Hala ere, eduki ditugu arazo ezberdinak. Jonek plastikari eman nahi zion garrantzi handiagoa. Nik aldiz, tailerrei ematea erabaki nuen. Azkenean, Jonek esaten zuena egitea erabaki genuen. Azken batean, bi ikasgaiak praktikoak eta eskulanekoak ziren. Hori zen biek bilatzen genuena, ikasleek praktikatu zezaten eta beraiek eraikitzeko ikasgaiak izan zitezela. Gainera, ikusirik tailerretan lau ordu genituela eta plastikan soilik bi, orekatzea erabaki genuen.
lunes, 12 de enero de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario