http://docs.google.com/Doc?id=df4vwd7g_29dmhxrncw
Azken berrogei urteotako hezkuntzako legeak. Konparaketa eginez, argi ikusi dugu, hiru etapa nagusi eman direla. Garai bakoitzean hezkuntza sistemak aldaketa nabarmenak jasan ditu, boterean egon denaren arabera eta gizartearen eboluzioaren arabera. Aipatzekoak diren aldaketa politikoak hauexek dira: a) Frankismo garaia; b) Transizioa; eta C) PSOE eta PP-ren arteko alternantzia “demokrazi” garaian. Azkenari so eginez gero, Alderdi Popularra boterean zegoenean LOCE legea proposatu zuelakoa dugu, baina inoiz ez da lege hori praktikan jarri, beraz, bi konparaketa nagusi bereizi ditugu. Alde batetik frankismo garaia (LGE) eta bestetik PSOE boterean egon den garaia (LOGSE, LOE).
Puntu eztabaidagarrienetako bat eskolaratze derrigortasuna da, hau da, LGE kasuan 14 urte bitartekoa zen bitartean LOGSE eta LOE kasuan 16 urte artekoa da. Aldaketa hau norentzat dago egina? Empresa munduak horrela eskatuta, famili ereduaren aldaketak ezarria, alegia, gizonaz gain emakumea ere lanean hasteak 15, 16 urteko nerabeak norbaitekin utzi beharrak edo ta gazteen hezkuntza maila hobetze aldera egina? porrot eskolarrean zer eragin izan dezake lege aldaketak ?
Anderren arabera: LGEn edukiak kontzeptu teorikoak zirela nagusiki dio, aldiz, LOGSE legea aplikatu zenetik, edukien banaketa desberdin egiten dela, prozedurazko eta jarrerazko edukiei garrantzia emanez.
Jonek berriz, tonteriak direla iruditzen zaio guzti hau. Prozedura eta Jarrera LGE-garaian ere ezinbestekoak ziren, disziplina ezean jai izaten zelako, gaur egun ordea disziplinarik ez dago eta berau lortzen nahiko lan izaten dela dio, beraz Kontzeptualei ezin garrantzirik eman.Lege guztietan beste puntu eztabaidagarri bat erlijioaren derrigortasuna izan da.
Ariketaren Hausnarketa:
1- Jarduera honetan espainiar estatuan egon diren azkeneko lau hezkuntza planak konparatu ditugu, hauen artean dauden diferentziak jakiteko. Diferentzia hauek modu egoki batean adierazteko taula bat sortu dugu. (Sarrera honen goikaldean aurki daiteke Link moduan).
2- Jarduera honetan diferentzien taula osatzeko garaian, eztabaida bizia izan dugu. Lanaren banaketa orekatua izan bada ere, eta eskura genuen informazioa irakurri badugu ere, bakoitzak lege ezberdinean bizitu gugun esperientziak pisu haundia izan du. Jon, LGE legepean ikasia izanik, bere ikuspuntuaren arabera etzegoen ain gaizki legea, Anderren aburuz ordea, Logse-rekin Ikasleari aukera gehiago eskeintzen zaio, beraz asko hobetu da. Taula osatzeko orduan kontsentsu batetara iritsi gara eta azkenik ez dugu arazo gehiegirik izan. Lana klasean eta etxean egin dugu. Jarduera hau baliagarria izan zaigu garai bakoitzeko gizartearen ezaugarriak hezkuntzan nola islatzen diren ikusteko.
lunes, 12 de enero de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario