jueves, 30 de octubre de 2008

PLANIFIKAZIO DIDAKTIKOA

SARRERA



Etorkizunean, irakaskuntzan aritzeko denboran nahitaezkoa zaigu planifikazioa zer den hausnartzea. Batez ere, hasiberria den irakasle batentzat.



Jarduera didaktiko bat planifikatzeak garrantzi handia du hezkuntza alorrean. Beraz, Lehenik kontextuaren irakurketa zehatz bat egiten saiatu gara. Kontestutik identifikatu ditugun ezaugarriak kontuan hartuz, burutu dugu lan hau. Beti ere, gure helburuak argi izanez, emaitza egokiak lortzeko.





ARIKETAREN DESKRIBAPENA



Hasieran, KURRIKULUAREN PLANIFIKAZIO DIDAKTIKOA X.Etxague-re testua irakurri eta aztertu genuen. Ondoren, ariketa praktiko gisara, unitate didaktiko baten planifikazioa adostu genuen. Bakoitzak bere gaiari buruzkoa, baina gure ikuspegiak konparatuz.


PROZESUA

Gure taldean arazotxo txiki bat eduki genuen. Anderrek, Lorearen lehen klaserako egina ekarri zuen lana, aurreko irakasleak hala aginduta. Horrek, taldean egin beharreko lana baldintzatu zuen. Izan ere, Anderrek bigarren aldiz irakurri behar izan zuen. Jonek bere lehen eguna zuenez, momentuan irakurri eta barneratu egin behar izan zuen. Ondoren, ariketa praktikoari hasiera eman genion. Anderrek lan praktikoa lehendik egina zuenez, Jonen lana (KIRCHOFFEN LEGEAK) bien artean eztabaidatu eta planifikatu genuen.

Ebaluaketan ere, eduki genituen ezadostasunak. Anderrek, aurrez ere ebaluaketa bat egin behar zela uste zuen, alegia, aurretik ebaluaketa bat planifikatu beharra dagoela. Jonek berriz, helburu didaktikoen betetze bezala ulertzen zuen ebaluaketa. Azkenean, bien iritziak batu genituen ebaluaketa osoago bat egin genuelarik.

Klasearen denboralizazioan honela banatu genuen: 30 minutu eman genituen irakurtzen eta irakurritakoa komentatzen beste 10 minutu. Ariketa burutzen berriz, 40 minutu eman genituen. Eztabaidan berriz, 30 minutu pasa genituen.

ZALANTZAK, GALDERAK ETA ONDORIOAK

Orohar, adostasunean jardun ginen, nahiz eta, arazo batzuk eduki genituen. "Metodologia" kontzeptuaren interpretazio ezberdinak genituen. Jonek, edukien sailkapenaren nondik-norako bezala ulertzen zuen. Anderrek berriz, ikaslea eta iralaslearen arteko erlazio mota bezala ulertzen zuen. Irakasleari galdetu genion. Azkenean, baten zein bestearen irakurketak egokiak izan zitezkeela ulertu genuen.

1 comentario:

lorea dijo...

Ariketa ederki burutu duzue mutilak! Soilik kontzeptuzko edukietan bertsolaritza/bertsoa sartzea falta zaizue, hau da, ikasleek bertsoa egingo dute euskararen ahozkotasun eta erabilera lantzeko; baina bertsoa egiteko oinarri teorikoa beharko dute, ezta? motak, erritmoak...hauek ere edukiak lirateke. Bide batez metodologiaren justifikazioa ere garrantzitsua da, hain zuzen ere arrazonatu egin behar da zergatik metodo indibidualizatua eta gero aurkikuntza.
Hemen ere testuen artean soberan dauden tarte txuriak ezabatu. Jarraitu horrela!