jueves, 18 de diciembre de 2008
ARAZOAK ETA ERRONKAK HEZKUNTZA MUNDUAN
ERREFLEXIOA
1-Bakoitzak bere aldetik eta etxeko lanak txukun eginez, Manuel Area Moreiraren testua irakurri eta kontestu orokorra argi zein zen jakinda agertu ginen klasera. Testua ulertzeko momentuan adostasuna garbia bazegoen ere, argi ikusi genuen Sintesia egitea ez zela izango ain lan errexa. Horrexegatik bi ataletan banatu genuen testua, bakoitzak bere erdia azpimarratu eta laburpena egiteko asmoz.
2-Power Point batetan egin behar zenez testuaren Aurkezpena, sintesia koordinatu beharra zela konturatu ginen. Alde batetik Formatoa: Plantilla, Koloreak, e.a. Beste aldetik Testu-sintesiaren moldaera: Helburua ez zen Word-ek eskaintzen duen *.doc. bat egitea, Aurkezpen dinamiko eta argi bat egitea baizik. Nolanahi ere, diapositiba batzuetako sintesia hizki haundian badaude ere, beste diapositiba batzuetan, hizki txikian dagoela konturatuko da gure irakasle azkarra. Lan taldearen onurak eta kalteak bixtan daude beraz power point honetan.
3-Power Point lana egiterakoan argi geratu zaigu Teknologi berriek zer-nola aldatu duten munduko hainbat eta hainbat arlo. Baina noren mesedetan? Pertsonen berdintasuna eta bakea lortzeko edo eta ezberdintasunak areagotzeko? Pazientzi eduki ezkero, geroak erantzungo digu galderok. Hezkuntza oroar, eta irakaskuntza partikularki, erabat eraldatu dute teknologi berriek. Eta eraldatuko duten guztia! Baina, mundua prest al dago Teknologi berrien abiadura jarraitzeko? Eta Hezkuntza bera?
jueves, 30 de octubre de 2008
PLANIFIKAZIO DIDAKTIKOA
SARRERA
Etorkizunean, irakaskuntzan aritzeko denboran nahitaezkoa zaigu planifikazioa zer den hausnartzea. Batez ere, hasiberria den irakasle batentzat.
Jarduera didaktiko bat planifikatzeak garrantzi handia du hezkuntza alorrean. Beraz, Lehenik kontextuaren irakurketa zehatz bat egiten saiatu gara. Kontestutik identifikatu ditugun ezaugarriak kontuan hartuz, burutu dugu lan hau. Beti ere, gure helburuak argi izanez, emaitza egokiak lortzeko.
ARIKETAREN DESKRIBAPENA
Hasieran, KURRIKULUAREN PLANIFIKAZIO DIDAKTIKOA X.Etxague-re testua irakurri eta aztertu genuen. Ondoren, ariketa praktiko gisara, unitate didaktiko baten planifikazioa adostu genuen. Bakoitzak bere gaiari buruzkoa, baina gure ikuspegiak konparatuz.
PROZESUA
Gure taldean arazotxo txiki bat eduki genuen. Anderrek, Lorearen lehen klaserako egina ekarri zuen lana, aurreko irakasleak hala aginduta. Horrek, taldean egin beharreko lana baldintzatu zuen. Izan ere, Anderrek bigarren aldiz irakurri behar izan zuen. Jonek bere lehen eguna zuenez, momentuan irakurri eta barneratu egin behar izan zuen. Ondoren, ariketa praktikoari hasiera eman genion. Anderrek lan praktikoa lehendik egina zuenez, Jonen lana (KIRCHOFFEN LEGEAK) bien artean eztabaidatu eta planifikatu genuen.
Ebaluaketan ere, eduki genituen ezadostasunak. Anderrek, aurrez ere ebaluaketa bat egin behar zela uste zuen, alegia, aurretik ebaluaketa bat planifikatu beharra dagoela. Jonek berriz, helburu didaktikoen betetze bezala ulertzen zuen ebaluaketa. Azkenean, bien iritziak batu genituen ebaluaketa osoago bat egin genuelarik.
Klasearen denboralizazioan honela banatu genuen: 30 minutu eman genituen irakurtzen eta irakurritakoa komentatzen beste 10 minutu. Ariketa burutzen berriz, 40 minutu eman genituen. Eztabaidan berriz, 30 minutu pasa genituen.
ZALANTZAK, GALDERAK ETA ONDORIOAK
Orohar, adostasunean jardun ginen, nahiz eta, arazo batzuk eduki genituen. "Metodologia" kontzeptuaren interpretazio ezberdinak genituen. Jonek, edukien sailkapenaren nondik-norako bezala ulertzen zuen. Anderrek berriz, ikaslea eta iralaslearen arteko erlazio mota bezala ulertzen zuen. Irakasleari galdetu genion. Azkenean, baten zein bestearen irakurketak egokiak izan zitezkeela ulertu genuen.

AURKEZPENA
JON UITZI
Goizuetan jaiotako semea, 1976-koa. Etxe xume batetik ateratako Ingenieria. Goi Mailako Nekazal Eskolan iharduna.Hezkuntza beti gustatu izan zait eta, Horretan nabila gaur egun. Nolanahi ere Ingenieri batek, zer ikasirik baduenez, Psikologi, Soziologia, IKT, e.a ikasteko asmoz matrikulatu naiz Irakaskuntzarako Gaitasun Ziurtagiria lortzeko helburu dudalarik.
Oyartzunen jayo nitzan 1984in. Nike, ingenieritzako titulua ate nun, ez tut sango ingenierua nazenik."Bertsolaritza eta ahozkotasuna" proiektun itten dut lan irakasle bezala. Hezkuntzan xinixten dut, hoi dela ta, urte guziko atsaldik "galtzia" erabaki dut.
Gure burua ondoen aurkezten duen bertsoa horra:
Puntuka Jon hasita
Lorea fernandez da
gure irakasle,
gu biyok ez bezala
IKT-an zale
gogor ikasiko du
emandaigun dale!
ea ez garen egotenklasetan logale!
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)