lunes, 12 de enero de 2009

WEB TRESNEN BALORAZIOA

Bloggerra:
Tresna honek egungo hezkuntzan garrantzia handia izan dezakeela iruditzen zaigu: Jonek bere ikasgelan iada martxan jarri du. dituen ezaugarri zuzen eta eraginkorrengatik. LOEren berrikuntzarekin ikasleek prozesuaren inguruan egin beharreko eginahalak jasotzeko baliagarria iruditzen zaigu eta gure ustez bide horretan atxikitu beharko lirateke. Bere baliabideengatik oso moldagarria iruditu zaigu, testuaren osaketarako aukera anitzak ematen dituela iruditu zaigu. Bukatzeko zerbait txarra esateagatik pena bat dela gehiago ez menderatzea herramienta gauza gehiago eta hobeak egin ahal izateko. Hobekuntza batzu ere falta du. Taulak egiterakoan e.a. Baina denborarekin hobetuko den herreminta dugu dudarik gabe.
Google docs:
Asko erabili ez badugu ere, interesgarria iruditu zaigu taldeko lanak egiteko eskaintzen duen erraztasunagatik. Bakoitzak bere etxetik taldean egiten ari diren lana osatu eta aldatzeko aukera ematen du, guztiz interaktibo eta oso erabilgarria eginez.
Wiki:
Google docs-en antzera talde lanak egiteko balio dezake. Dokumentuen arteko loturak sortzeko aukera eskaintzen du eta tresna interesgarria izan daiteke, lotura hauen bidez dokumentu ezberdinen arteko armiarma sare moduko bat eratuz. Nolanahi ere, ez dugu batere praktikan jarri.
Moodle:
Plataforma berria bada ere, eta zer hobetua badago ere, Praktika arloan batezere, informazioa antolatzeko ematen dituen erraztasunak harrigarriak dira. Duda moduan ikasleek erabilera egokia egiteko prest dauden litzateke.
Slidshare:
Egiari zor haitortu beharrean gaude ez dugula tresna hau erabili. Beraz lagun batzuei galdegin ostean zera esan digute: Beraiek ere oso gutxi ibili dutela baina bere abantaila nabaria dela. Aurkezpen bat paper/digital formatuan zabaldu ordez blog formatuan egiten duela. Ez omen dute inongo arazorik izan aurkezpena sareratzeko ez eta eransteko, izan ere bere sinpletasuna (momentu batzuetan sinpleegi) bere eraginkortasunaren gakoetako bat da.
Google sites:
Pertsona ezberdinak parte har dezakete eta testu zein beste edozein lan lantzeko tresna interesgarria da. Aukera asko eskaintzen dituen Google-en beste eskaintza bat da eta publikora irekita ez dagoen arren aukeratutako erabiltzaileek komentarioak utzi ditzakete, hala nola editatu. Blog baten oso antzekoa da, baina pribatuagoa izango litzateke.

JOKU DIDAKTIKOEN KONPARAKETA

HAUSNARKETA

Bion artean erabaki ditugu jokuak baloratzerako orduan zein izango ziren kriterio egokienak. Batetik Edukien arabera: eta bestetik dinamikaren aldekoak.
Batetik: Geografiakoa: eta bestetik Giza Gorputza jokuak aztertu ditugu.
Lehenak osotasunean lantzen ditu hainbat arlo. Eduki aldetik osoa iruditu zaigu, eta dinamika aldetik bikaina, modernoa, azkarra, koloretsua, alaia;
Bigarren jokoak aldiz ez dauka luzapenik, motz geratzen da, behin jokatu eta berriz jokatzea gustatzen bazaizu nonbette hor, baina bestela motz. Aldi berean mugimenduak motelagoak dira eta irudi, kolore eta dinamismo aldetik ez da ain erakargarria.
Bai Ander, bai Jon, ados gaude Geografiako jokoak erakargarritasun gehiago duela esaterakoan, eta ikasteko herreminta hobea dela zihur gaude.

PROZESUA

Bi joko didaktikoen konparaketa egin behar da eta bakoitza baloratu hainbat irizpide kontuan izanik:
1. Lehenengo jolasten ibili ginen
2. Artikuluak irakurri ditugu eta ondoren gure kriterioak idatzi.
3. Ondoren jolastan jolastu berriro
4. Gero kriterioak bete ditugu joku bakoitzeko
5. Azkenik, zenbait ondorioetara iritsi gara Ikusi Hausnarketa

UNITATE DIDAKTIKOA: EUSKAL MINTZAIRA BERTSOLARITZA BIDEZ

DATU OROKORRAK:

12 urte eta 20 ikasleko taldea dauzkat. Hiru atzerritarrak dira, baina nahiko integraturik daude, beraien euskara maila ez delarik besteena baino txarragoa. Inguru euskalduna daukate, baina euskara erabilera exkaxa dute. 13 neska dira eta 7 mutilak.

DIAGNOSTIKOA

Euskara maila txarra ez daukaten arren, euskararen erabilera ez dute egokia. Bertsolaritzaren aurre ezagutza badaukaten arren, nahiko teorikoa da. Euskararen ahozkotasunean dauzkate arazo gehien

Talde elkartua den arren, motel xamarrak dira, ez dute iniziatiba handirik

JARDUERAREN IZENA

Bertsolaritzaren praktikara hurbilpena.

HELBURU OROKORRA

Bapateko bertsolaritzara hurbilpena.Bertsolaritzara gerturatzea eta eduki orokorrak barneratzea. Horrez gain, bertsolaritzaren bidez, sormenarekin lehen kontaktua edukitzea.

HELBURU ESPEZIFIKOAK

Bertsolaritza instrumentu hartuz, euskararen ahozkotasuna eta erabilera hobetzea.

Beraien autonomia handitzea, gelan daukaten parte hartzea landu nahi dugu, beraien segurtasuna indartzeko.

Bertsolaritzarekin gozatu eta bere sentitzea.

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

Euskararen ahozkotasuna eta erabilera

PROZEDURAZKO EDUKIAK

Taldeka bertsoak osatzen jarriko ditut

Bertsoak osatu ondoren, gelaren aurrean kantatu beharko dituzte.

JARRERAZKO EDUKIAK

Beraien segurtasuna eta autonomia handitzea.

METODOLOGIA


Hasieran, nik azalpena eta adibidetxoa egingo diet. “Irakaskuntza indibidualizatua”jarriko dut martxan.

Aurkikuntza gidatua izango da nik erabilitako metodología taldeka ipintzean. Nik bidea irakatsiz, beraiek aurkituko dituzte nire galderen erantzunak.

IRAKASLEAREN ROLA

Aurreko metodologia erabiltzekotan nire paperak dinamikoa izan behar du. Denen partehartzea bilatu behar dut uneoro eta batez ere, istorioen azalpenean eta alde teorikoan esandakoan sinetsi behar dut.

IKASLEAREN ROLA

Ikasleak aurkikuntza gidatu batean jarduteko, irakaslearen antzera dinamikoa izan behar du. Bere burua eramaten utzi behar du. Interesa azalduko duena eta ikertzeko eta jakiteko gogoa duena.

TALDEAREN ANTOLAKETA

“U” eran kokatuko gara klasean, errazagoa izan dadin atentzioa erakartzea.Talde handian hasiko gara lanean alderdi teorikoan.
Oin batekin inprobisazioan hastean banaka ariko gara lanean. Hortik aurrera 4-ko taldetan.

DENBORAREN BANAKETA

Aurkezpena eta azalpenak……………………………10 minutu

Sormen atala………………………….. ……………40 minutu

BALIABIDEAK

Nire jakintza eta bertsolaritzako pertsonaien bibliografia.
Bideoa eta radiokaseta.
Ematen dizkiedan ariketak

EBALUAKETA

Klasean bertan:

Nik arbelean azaldutako kontzeptuak ariketen bidez azaldu beharko dute ulertu dituzten hala ez. Zuzenketan. Gela osoaren partehartzea bilatzen saiatuko naiz..
Alderdi praktikoan, etengabe beraiei laguntzen egongo naiz, aurretik ulertu dutenean arreta jarriz. Ondoren kantatu egingo ditugu eta hor aztertuko ditut emaitzak.

Klasetik kanpo:

Beraien ariketak eramango ditut. Bulego orduetan, aztertu egingo ditut. Hurrengo klasearen hasieran, ikasitako historiaren errepaso bat aurreikusiko dut.

ESKOLA ORDUEN BANAKETA

PRAKTIKA I

-Nola banatuko zenituzke ordu hauek?Zergatik?

Irakasgaia Orduak astean
Euskara: 7 + 1
Gaztelera: 7
Matematika: 6 + 1
Ingelera: 6
Gizarte Zientziak: 5
Natur Zientziak: 4 + 1
Heziketa fisikoa: 4 + 1
Teknologia: 4
Plastika: 2 + 1
Musika: 2
Erlijioa: 3
Tailerrak: 4
Tutoretza: 1


Giro ez euskalduna aurreikusi genuen. Orokorrean, ikasketekin zailtasunak zituzten haurrak edukiko genituela erabaki genuen.

Hori zela eta, taldearen beharrak zehaztu genituen. Euskara maila exkaxa edukiko dute. Horrez gain, ohizko irakasgai “astunetan” zailtasunak dituzte (matematika, ingelera, natur zientziak…). Pentsatu genuen, oso talde mugituak izango zirela eta ondo etorriko zitzaiela ikastordutan lan praktikoak edukitzea.

Ezaugarri horien baitan, matematikan ordu bete eta natur zientzietan beste ordu bete gehitzea erabaki genuen. Ez dira lehendik dituzten matematika eta natura orduak bezalakoak izango. Matematika eta natur zientzien tailerra bezala planteatuko ditugu. Iruditzen zaigu, erlazionatuegia daukatela matematika eta natur zientziak, ikasgai zail eta astunekin. Ikasgaia arintze aldera, matematika eta natur zientzien praktikotasuna erabiltzen saiatuko gara jolas zein egoera ezberdinekin.
Euskararen alorrean ere, beste ordu bete gehitzea erabaki dugu. Ziurrenik zailtasunak edukiko dituzte euskararekin eta matematika eta natur zientzien eran, arinago eta gustagarriago egiten saiatu behar dugu. Horretarako, euskara tailerrerako izatea pentsatu dugu, erantsitako beste ordu bete hori. Euskararekin trebatu eta ahozkotasuna lantzen saiatu beharko dugu.

Hala ere, eduki ditugu arazo ezberdinak. Jonek plastikari eman nahi zion garrantzi handiagoa. Nik aldiz, tailerrei ematea erabaki nuen. Azkenean, Jonek esaten zuena egitea erabaki genuen. Azken batean, bi ikasgaiak praktikoak eta eskulanekoak ziren. Hori zen biek bilatzen genuena, ikasleek praktikatu zezaten eta beraiek eraikitzeko ikasgaiak izan zitezela. Gainera, ikusirik tailerretan lau ordu genituela eta plastikan soilik bi, orekatzea erabaki genuen.


-Uste al duzu banaketa honek arazoak ekar ditzakeela?Zeinen artean?Zergatik?

Arazoak ekarriko dituzte seguru. Irakasle bakoitzari iruditzen zaio, bere irakasgaia dela garrantzitsuena eta bertan daudela zailtasun handienak. Ziur aski, gehitu ez zaien irakasgaietako irakasleak ez dira ados egongo.

HAUSNARKETA

13 ikasgaietan banatzeko genituen bost ordu. Ez zitzaigun erraza iruditu lana, azken batean, testuingurua zein zen jakin gabe ez zitzaigun erreala iruditzen. Hori zela eta testuingurua definitu genion gure kasuari.

Giro ez euskalduna aurreikusi genuen. Orokorrean, ikasketekin zailtasunak zituzten haurrak edukiko genituela erabaki genuen.

Hori zela eta, taldearen beharrak zehaztu genituen. Euskara maila exkaxa edukiko dute. Horrez gain, ohizko irakasgai “astunetan” zailtasunak dituzte (matematika, ingelera, natur zientziak…). Pentsatu genuen, oso talde mugituak izango zirela eta ondo etorriko zitzaiela ikastordutan lan praktikoak edukitzea.

Ezaugarri horien baitan, matematikan ordu bete eta natur zientzietan beste ordu bete gehitzea erabaki genuen. Ez dira lehendik dituzten matematika eta natura orduak bezalakoak izango. Matematika eta natur zientzien tailerra bezala planteatuko ditugu. Iruditzen zaigu, erlazionatuegia daukatela matematika eta natur zientziak, ikasgai zail eta astunekin. Ikasgaia arintze aldera, matematika eta natur zientzien praktikotasuna erabiltzen saiatuko gara jolas zein egoera ezberdinekin.

Taldeko bi partaideak zientzien arloan ikasitakoak izanik, ez dugu arazo handiegirik eduki goiko aldaketak erabakitzerakoan.

Euskararen alorrean ere, beste ordu bete gehitzea erabaki dugu. Ziurrenik zailtasunak edukiko dituzte euskararekin eta matematika eta natur zientzien eran, arinago eta gustagarriago egiten saiatu behar dugu. Horretarako, euskara tailerrerako izatea pentsatu dugu, erantsitako beste ordu bete hori. Euskararekin trebatu eta ahozkotasuna lantzen saiatu beharko dugu.

Hala ere, eduki ditugu arazo ezberdinak. Jonek plastikari eman nahi zion garrantzi handiagoa. Nik aldiz, tailerrei ematea erabaki nuen. Azkenean, Jonek esaten zuena egitea erabaki genuen. Azken batean, bi ikasgaiak praktikoak eta eskulanekoak ziren. Hori zen biek bilatzen genuena, ikasleek praktikatu zezaten eta beraiek eraikitzeko ikasgaiak izan zitezela. Gainera, ikusirik tailerretan lau ordu genituela eta plastikan soilik bi, orekatzea erabaki genuen.

LEGE TAULA KONPARATIBOA

http://docs.google.com/Doc?id=df4vwd7g_29dmhxrncw

Azken berrogei urteotako hezkuntzako legeak. Konparaketa eginez, argi ikusi dugu, hiru etapa nagusi eman direla. Garai bakoitzean hezkuntza sistemak aldaketa nabarmenak jasan ditu, boterean egon denaren arabera eta gizartearen eboluzioaren arabera. Aipatzekoak diren aldaketa politikoak hauexek dira: a) Frankismo garaia; b) Transizioa; eta C) PSOE eta PP-ren arteko alternantzia “demokrazi” garaian. Azkenari so eginez gero, Alderdi Popularra boterean zegoenean LOCE legea proposatu zuelakoa dugu, baina inoiz ez da lege hori praktikan jarri, beraz, bi konparaketa nagusi bereizi ditugu. Alde batetik frankismo garaia (LGE) eta bestetik PSOE boterean egon den garaia (LOGSE, LOE).
Puntu eztabaidagarrienetako bat eskolaratze derrigortasuna da, hau da, LGE kasuan 14 urte bitartekoa zen bitartean LOGSE eta LOE kasuan 16 urte artekoa da. Aldaketa hau norentzat dago egina? Empresa munduak horrela eskatuta, famili ereduaren aldaketak ezarria, alegia, gizonaz gain emakumea ere lanean hasteak 15, 16 urteko nerabeak norbaitekin utzi beharrak edo ta gazteen hezkuntza maila hobetze aldera egina? porrot eskolarrean zer eragin izan dezake lege aldaketak ?
Anderren arabera: LGEn edukiak kontzeptu teorikoak zirela nagusiki dio, aldiz, LOGSE legea aplikatu zenetik, edukien banaketa desberdin egiten dela, prozedurazko eta jarrerazko edukiei garrantzia emanez.
Jonek berriz, tonteriak direla iruditzen zaio guzti hau. Prozedura eta Jarrera LGE-garaian ere ezinbestekoak ziren, disziplina ezean jai izaten zelako, gaur egun ordea disziplinarik ez dago eta berau lortzen nahiko lan izaten dela dio, beraz Kontzeptualei ezin garrantzirik eman.Lege guztietan beste puntu eztabaidagarri bat erlijioaren derrigortasuna izan da.

Ariketaren Hausnarketa:

1- Jarduera honetan espainiar estatuan egon diren azkeneko lau hezkuntza planak konparatu ditugu, hauen artean dauden diferentziak jakiteko. Diferentzia hauek modu egoki batean adierazteko taula bat sortu dugu. (Sarrera honen goikaldean aurki daiteke Link moduan).

2- Jarduera honetan diferentzien taula osatzeko garaian, eztabaida bizia izan dugu. Lanaren banaketa orekatua izan bada ere, eta eskura genuen informazioa irakurri badugu ere, bakoitzak lege ezberdinean bizitu gugun esperientziak pisu haundia izan du. Jon, LGE legepean ikasia izanik, bere ikuspuntuaren arabera etzegoen ain gaizki legea, Anderren aburuz ordea, Logse-rekin Ikasleari aukera gehiago eskeintzen zaio, beraz asko hobetu da. Taula osatzeko orduan kontsentsu batetara iritsi gara eta azkenik ez dugu arazo gehiegirik izan. Lana klasean eta etxean egin dugu. Jarduera hau baliagarria izan zaigu garai bakoitzeko gizartearen ezaugarriak hezkuntzan nola islatzen diren ikusteko.

jueves, 18 de diciembre de 2008

ARAZOAK ETA ERRONKAK HEZKUNTZA MUNDUAN



ERREFLEXIOA

1-Bakoitzak bere aldetik eta etxeko lanak txukun eginez, Manuel Area Moreiraren testua irakurri eta kontestu orokorra argi zein zen jakinda agertu ginen klasera. Testua ulertzeko momentuan adostasuna garbia bazegoen ere, argi ikusi genuen Sintesia egitea ez zela izango ain lan errexa. Horrexegatik bi ataletan banatu genuen testua, bakoitzak bere erdia azpimarratu eta laburpena egiteko asmoz.

2-Power Point batetan egin behar zenez testuaren Aurkezpena, sintesia koordinatu beharra zela konturatu ginen. Alde batetik Formatoa: Plantilla, Koloreak, e.a. Beste aldetik Testu-sintesiaren moldaera: Helburua ez zen Word-ek eskaintzen duen *.doc. bat egitea, Aurkezpen dinamiko eta argi bat egitea baizik. Nolanahi ere, diapositiba batzuetako sintesia hizki haundian badaude ere, beste diapositiba batzuetan, hizki txikian dagoela konturatuko da gure irakasle azkarra. Lan taldearen onurak eta kalteak bixtan daude beraz power point honetan.

3-Power Point lana egiterakoan argi geratu zaigu Teknologi berriek zer-nola aldatu duten munduko hainbat eta hainbat arlo. Baina noren mesedetan? Pertsonen berdintasuna eta bakea lortzeko edo eta ezberdintasunak areagotzeko? Pazientzi eduki ezkero, geroak erantzungo digu galderok. Hezkuntza oroar, eta irakaskuntza partikularki, erabat eraldatu dute teknologi berriek. Eta eraldatuko duten guztia! Baina, mundua prest al dago Teknologi berrien abiadura jarraitzeko? Eta Hezkuntza bera?

jueves, 30 de octubre de 2008

PLANIFIKAZIO DIDAKTIKOA

SARRERA



Etorkizunean, irakaskuntzan aritzeko denboran nahitaezkoa zaigu planifikazioa zer den hausnartzea. Batez ere, hasiberria den irakasle batentzat.



Jarduera didaktiko bat planifikatzeak garrantzi handia du hezkuntza alorrean. Beraz, Lehenik kontextuaren irakurketa zehatz bat egiten saiatu gara. Kontestutik identifikatu ditugun ezaugarriak kontuan hartuz, burutu dugu lan hau. Beti ere, gure helburuak argi izanez, emaitza egokiak lortzeko.





ARIKETAREN DESKRIBAPENA



Hasieran, KURRIKULUAREN PLANIFIKAZIO DIDAKTIKOA X.Etxague-re testua irakurri eta aztertu genuen. Ondoren, ariketa praktiko gisara, unitate didaktiko baten planifikazioa adostu genuen. Bakoitzak bere gaiari buruzkoa, baina gure ikuspegiak konparatuz.


PROZESUA

Gure taldean arazotxo txiki bat eduki genuen. Anderrek, Lorearen lehen klaserako egina ekarri zuen lana, aurreko irakasleak hala aginduta. Horrek, taldean egin beharreko lana baldintzatu zuen. Izan ere, Anderrek bigarren aldiz irakurri behar izan zuen. Jonek bere lehen eguna zuenez, momentuan irakurri eta barneratu egin behar izan zuen. Ondoren, ariketa praktikoari hasiera eman genion. Anderrek lan praktikoa lehendik egina zuenez, Jonen lana (KIRCHOFFEN LEGEAK) bien artean eztabaidatu eta planifikatu genuen.

Ebaluaketan ere, eduki genituen ezadostasunak. Anderrek, aurrez ere ebaluaketa bat egin behar zela uste zuen, alegia, aurretik ebaluaketa bat planifikatu beharra dagoela. Jonek berriz, helburu didaktikoen betetze bezala ulertzen zuen ebaluaketa. Azkenean, bien iritziak batu genituen ebaluaketa osoago bat egin genuelarik.

Klasearen denboralizazioan honela banatu genuen: 30 minutu eman genituen irakurtzen eta irakurritakoa komentatzen beste 10 minutu. Ariketa burutzen berriz, 40 minutu eman genituen. Eztabaidan berriz, 30 minutu pasa genituen.

ZALANTZAK, GALDERAK ETA ONDORIOAK

Orohar, adostasunean jardun ginen, nahiz eta, arazo batzuk eduki genituen. "Metodologia" kontzeptuaren interpretazio ezberdinak genituen. Jonek, edukien sailkapenaren nondik-norako bezala ulertzen zuen. Anderrek berriz, ikaslea eta iralaslearen arteko erlazio mota bezala ulertzen zuen. Irakasleari galdetu genion. Azkenean, baten zein bestearen irakurketak egokiak izan zitezkeela ulertu genuen.