jueves, 18 de diciembre de 2008
ARAZOAK ETA ERRONKAK HEZKUNTZA MUNDUAN
ERREFLEXIOA
1-Bakoitzak bere aldetik eta etxeko lanak txukun eginez, Manuel Area Moreiraren testua irakurri eta kontestu orokorra argi zein zen jakinda agertu ginen klasera. Testua ulertzeko momentuan adostasuna garbia bazegoen ere, argi ikusi genuen Sintesia egitea ez zela izango ain lan errexa. Horrexegatik bi ataletan banatu genuen testua, bakoitzak bere erdia azpimarratu eta laburpena egiteko asmoz.
2-Power Point batetan egin behar zenez testuaren Aurkezpena, sintesia koordinatu beharra zela konturatu ginen. Alde batetik Formatoa: Plantilla, Koloreak, e.a. Beste aldetik Testu-sintesiaren moldaera: Helburua ez zen Word-ek eskaintzen duen *.doc. bat egitea, Aurkezpen dinamiko eta argi bat egitea baizik. Nolanahi ere, diapositiba batzuetako sintesia hizki haundian badaude ere, beste diapositiba batzuetan, hizki txikian dagoela konturatuko da gure irakasle azkarra. Lan taldearen onurak eta kalteak bixtan daude beraz power point honetan.
3-Power Point lana egiterakoan argi geratu zaigu Teknologi berriek zer-nola aldatu duten munduko hainbat eta hainbat arlo. Baina noren mesedetan? Pertsonen berdintasuna eta bakea lortzeko edo eta ezberdintasunak areagotzeko? Pazientzi eduki ezkero, geroak erantzungo digu galderok. Hezkuntza oroar, eta irakaskuntza partikularki, erabat eraldatu dute teknologi berriek. Eta eraldatuko duten guztia! Baina, mundua prest al dago Teknologi berrien abiadura jarraitzeko? Eta Hezkuntza bera?
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)